- Behartu egiten du elikadura-kontratua idatziz formalizatzera harreman komertzial guztietan, salbuespen batzuekin.
- Kontratu horien gutxieneko edukia eta kontratuan prezioa nola negoziatu eta islatu behar den arautzen du.
- Lehen mailako produktoreekin eta horien elkarteekin izenpetutako kontratuak Elikagaien Kontratuen Erregistroan inskribatzera behartzen du.
- Merkataritza praktika desleial multzo bat debekatzen du, besteak beste, ordainketak maximo batzuen gainetik atzeratzea, katean balioa suntsitzea eta kontratuan aldebakarreko aldaketak egitea.
- Zehapen-araubide bat ezartzen du legearen xedapenak betetzen ez diren kasuetarako eta zehapen astunak eta oso astunak argitaratzeko.
- Elikagaien kontratazioko merkataritza-jardunbide egokien kode baten bidez autoerregulazioa sustatzen du, borondatezko atxikimenduarekin.
- Elikatze Katearen Behatokia sortzen du, MAPAri atxikitako organo gisa, elikatze katearen eta elikagaien prezioen funtzionamenduaren jarraipen, aholkularitza, informazio eta azterketarako.
Legea urratzen ari dela uste baduzu, AICAri nola jakinarazi kontsulta dezakezu esteka honetan: