Araudi horren arabera, oliba-olioen eta oliba-patsaren mugimenduen erregistroan (REMOA) nahitaezkoa izango da instalazioak dituzten eta oliba-olioaren edo oliba-patsaren edukitzaile diren pertsona fisiko edo juridiko guztiek, baita inportazioen hartzaileek ere, REMOA sistema informatizatuari sistema horretan erregistratutako oliba-olioaren eta oliba-patsaren mugimendu guztietarako azterketa-buletina edo antzeko dokumentua eranstea.
Gainera, helmugako establezimenduan olioa jasotzen den unean, merkantziaren edukitzaile berriak berretsi beharko du REMOA sisteman jaso duela.
Azkenik, oliba-olioen edo oliba-patsaren solteko garraioen kasuan, hirugarren herrialdeetara edo beste estatu kide batzuetara bideratutakoak, bai eta oliba-olioaren eta oliba-patsaren sektorekoak ez diren beste industria batzuetara bideratutakoak ere, REMOA sistemari jakinarazteko erantzukizuna izango du oliba-olioen eta oliba-patsaren edukitzaileak, olioa bidaltzen den unean.